Mila doinu aidien
Heldu da ordue
ilargi betie da seinalia
ta lamien batek
bistu egin daust barruko sue.
Ilargi betiek
bere orduen bota deu teloie
itzaliz zerue
hasi da gaba
hasi da zirkue.
Ta lamien kantuek
taberna bakotzien
mila doinu aidien.
Lamien sekretuek
eskine bakotzien
mila berba aidien.
Kea eskuetan
kea kalien eta teilatuetan
ta zu, ke artean,
ez zaittut ikusten, non sartu zara?
Ta lamien kantuek
taberna bakotzien
mila doinu aidien.
Lamien sekretuek
eskine bakotzien
mila berba aidien.
Eta bat-batean
dana gelditzen da
dana ixiltzen da
eta nire aurrera
itzalen artetik agertzen zara.
Zu agertzen zara
ta eskuek eskeiniz
barre egiten deustazu
eta erortzen naiz
zure dantza beroan
zure dantza eroan.
Eta gure gorputzek
bata bestearen kontra
mila moxu gabien.
Ta gure sekretuek
danak aidien dagoz
maitasuna gabien
eta gure gorputzek
ta gure sekretuek
maitaleak gabien
Gatibu + Robe