Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera
Irabazi duten atsedena hartzera
Marinelak â
Arrantzaleak
Olatuen taupadak
Ekarri ditu etxera!
Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak
Haiek jasotzeko portuan daude hutsak
Dendari txiki â
Eta handiak
Elkar batzen ditu
Itsasoaren hizkuntzak!
Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza
Baina itsas andre bat ozenki zaie mintza
gaur nahi beste â
Ohar zaitezte
Zuek bizitzeko
Guk galtzen dugu bizitzaâ
legatzak lau euro eta hegaluzeak hiru
Ongi dakizue ez dela anitz diru
Hiper eta super â
Merkatu horiek
Izerdia merke erosten ari zaizkiguâ