Odol errekak isurtzen
Dira sakratua irabazi ondoren
Armada ilunaren garaipena
Ilbeteak erre ditzala kristauak
Neguko gau misteriotsuan heriotza ziurra da
Gure aroa da hemen, odol-guda basatian
Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala
Sakratuaren nahia basoko gudari bezala
Biktimak jarraituz odoletan
Itoz zigortuak izango dira
Nire ezpataren altzairuak moztuko ditu
Odola lurzoruaren gainean
Ibili dadila utziko dut
Beleak gau negutarraren
Isiltasunean kantatu arte
Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala
Sakratuaren nahia basoko gudari bezala
Belaunikatuta eskainiko
Diot garaipena ohorearekin
Betiko gauari eta antzinako arima gerrazaleei